Preview only show first 10 pages with watermark. For full document please download

Txanelako Laburpena

TXANELA 5. MAILA. 1. UNITATEA. IZARREN HAUTSA ZER DA UNIBERTSOA? Unibertsoa, astro guztien multzoa eta multzo horrek betetzen duen espazioa da. ZER DIRA ASTROAK?…

   EMBED


Share

Transcript

TXANELA 5. MAILA. 1. UNITATEA. IZARREN HAUTSA ZER DA UNIBERTSOA? Unibertsoa, astro guztien multzoa eta multzo horrek betetzen duen espazioa da. ZER DIRA ASTROAK? Astroak, zeruko berezko gorputzak dira, hala nola, izarrak, planetak, kometak, sateliteak, etab. BIG-BANG. Big-Bang, munduan gehien zabalduta dagoen teori zientifiko bat da. Teoria horrek esaten duenez, unibertsoko materia guztia gune bakar batean bilduta zegoen, duela 15mila milioi urte inguru, leherketa handi handi baten ondorioz, materia guzti hori sakabanatu zen eta horrela sortu ziren unibertsoan dauden astro guztiak. GALAXIAK. Zer dira? Non daude? Zein da gurea? Nolako forma du ? Zeren arabera sailkatzen dira? Nolakoak izan daitezke? Irregularrak u IZARRAK. Izarren multzoa Formen arabera Irregularrak Barrudunak Kiribila Eliptikoa Unibertsoan Esne Bidea Kiribila Izarrak, berezko argia duten astroak dira. Izarren osaera. Izarrak, hidrogenoz eta bestelako gasez osaturik daude eta horien erreakzioaren ondorioz sortzen dira beroa eta argia. Eguzkia. Eguzkia, izar bat da eta haren bero eta argiari esker bizi gara gu. Izarren arteko distantzia. Izarren arteko distantziak neurtzeko unitate berezezi bat erabiltzen da, Argi urtea. EGUZKI SISTEMA. Eguzki Sistema ,Eguzki inguruan sortutako planeten eta beste gorputz espazial batzuen sistema da. Eguzkia da sistemaren erdigunea, sistemaren izarra. Izar horren inguruan biraka dabiltza zortzi planeta, horien sateliteak, asteroideak, kometak, meteoritoak eta planeta arteko gas eta hautsak. Planetak izar baten inguruan orbitetan dauden objetu handiak dira, ez dute berezo argirik, baina izaren argia islatzen dute. Eguzki Sisteman zortzi planeta daude. Bi taldetan sailka daitezke: Barne planetak : Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte dira. Eta kanpo planetak: Júpiter, Saturno Urano eta Neptuno. SATELITEAK EDO ILARGIAK. Planeten inguruan biraka dabiltzan astroak dira,. Planetek bezala horiek ere ez dute berezko argirik. Lurrak satelite bakarra dauka, ilargia. Beste planeta batzuek, berriz, bat bera ere ez dute, eta beste batzuek asko dituzte; Saturnok ,adibidez, 18 ditu. Neurri eta forma askotako ilargiak daude. ILARGIAREN MUGIMENDUAK. Errotazioa, bere baitan eta Translazioa lurraren inguruan. ILARGIAREN FASEAK. Ilberria, Algora, Ilbetea, Ilbehera. (Bere marrazki edo irudiak egin) LURRA. Eguzkitik gertuen dagoen hirugarren planeta da. Bere kokapenagatik ura likido egoeran mantentzen da eta oxigeno ugariko atmosfera du; Hau horrela delako Lurrean bizitza dago. Lurraren mugimenduak: Errotazioa :Lurrak bere baitan egiten duena eta translazioa Eguzkiaren inguruan egiten duena. ( Gaua, eguna, urtaroak) 2. UNITATEA . GURE SUSTRAIAK LURRARI LOTUZ. Euskal herriko mapa fisikoa eta politikoa interpretatu : -Euskal herriko muga geografikoak kokatu mapan (Ikus Txanela 17. orr) -Euskal herriko pobintziak eta hiriburuak mapan kokatu (Txanela 18. orr. ) -Ibaien izenak eman eta mapan kokatu (urdinez) Txanela 21. orr. -Mendien izenak eman eta mapan kokatu (Txanela 21. orr. ) ESKALA: Mapa edo plano gehienen argibideen artean, eskalak agertzen dira. Eskalak mapako neurriaren eta neurri errealaren artean dagoen proportzioaren berri ematen digu. (22. orr) ERLIEBEA: Lurrazalaren gorabeheren multzoari erliebea deitzen zaio. (24. orr) HARANAK: Haranak mendi, gailur edo tontorrez inguratutako lurralde luzexkak dira, ibai batek zeharkatuak, eskuarki. (36. orr. ) HISTORIA: Gizadiaren iraganaldiko gertaeren segida da. (38. orr. ) ARDATZ KRONOLOGIKOA: Gertaerak denboraren arabera ordenatzeko erabiltzen den grafikoa da. Gizakiaren historia luzea aztertzeko eta azaltzeko, aroak bereizten dira, Halaber, aroak hainbat mendez osaturik daude. Mende batek ehun urteko tartea hartzen du, eta zenbaki erromatarrez adierazten da, oro har. Urteak, berriz, zenbaki arruntez idazten dira. (39. orr) GIZAKIAREN HISTORIA: Mendez mende osatu den gizakion bizitza luzeari gizakiaren historia deitzen diogu, eta bi zati handitan banatzen dugu: historiaurrea eta historia. Historiaurreak denboraldi luzea hartzen du, gizakia lurrean sortu zenetik lehen agiri idatziak azldu bitartekoa. (40. orr. ) HISTORIAREN AROAK: Historia lau aro nagusitan banatu ohi da: Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa eta Aro Garaikidea. (41. orr) EBOLUZIOA: Denboran zehar; inguruari edo ekosistemari moldatuz joan zaizkio bizidunak. Moldaketa horren ondorioz sortutako aldaketari eboluzioa deitzen zaio. (42. orr. ) NAFARROAKO ERRESUMAREN SORRERA : 824. URTEA Erdi Aroan sortu eta garatu zen Nafarroako erresuma, inguruko lurraldeetan beste erresumak sortzen ari ziren garai berean. Gizartea antolatzeko eta kanpoko etsaiei (musulmanak , frankoak. . . ) aurre egiteko sortu zen erresuma, eta Pirineotako bi aldeetara hedatu zen. (46. orr)